XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora igo eta bultza egin zion leihoari.

Poliki-poliki zabaltzen hasi, eta zarata zarata: ruido handia egin zuen.

Pixka batean zain geratu zen Sheila; baina ez zen ezer gertatu.

Leihoa guztiz zabaldu zuen.

Kortinak itxita zeuden barrutik; haiek kontu handiz zabaldu eta logelara salto egin zuen.

Logela ilun hartan, Paul ohe gainean zegoen etzanda.

Gogor lotuta zegoen eta estalkia zuen ahoan.

Sheilak estalkia kendu zion bizkor.

- Ixo! - esan zion neskak - .

Ez egin zaratarik; gizonak daude behean.

- Lasai, lasai - erantzun zion Paulek - .

Ez gaituzte entzungo.

Ez daude etxean bertan, atzekaldean baizik.

Sheilak poliki-poliki lokarriak lokarri: ligadura askatu zizkion Pauli.